Unconference

1. Proiektu hau zergatik garatzen dugun

Gaur egun bizi dugun hausnarketa batetik abiatzen gara:

Bizi dugun aldia, “krisialdia” deritzoguna, egonkortasun berri bat aurkitzeko mugimendu berriak egitera eta berrizpentzatzera behartzen gaitu. Berritze beharrari buruz ari gara, kontzeptu zaharkituak ahaztu behar ditugu modu ezberdin batean aritzeko. Halere, gure nagikeriak segurtasuna ematen dizkiguten eredu ezagunak berreikitzera edota euztera bultzatzen gaitu. Buruan dugun egoera berriaren irudia iraganetik ezagutzen dugun egoera egonkorra da.

Segurtasun ekonomiko batera tinko heltzen gara, baina aldi berean benetan asetzen gaituen eguneroko zeregina irrikatzen dugu. Datorren belaunaldiei nahi diegun herentzia uzteko eta gure ametsak egiteko eta lantzeko denbora eta argitasuna nahi dugu, baina gure denbora eta kemena iraganean segurtasuna aurkitzen genuen egoera berreskuratzeko edo mantentzeko erabiltzen dugu.

Antzematen ditugun korapilo paralizatzaileak:
  • “Dirua ez dagoelako”, pertsonetan, eta ondorioz Erakundeetan, paralizazioa nabaritzen dugu. Ez gara gai “dagoena” ikusteko, ezta mobilizatzeko ere.
  • Bizi dugun egoeran “zerbait berria” behar dugula badakigu baina “ezaguna” duguna ez dugu askatu nahi. Orain arte segurtasuna eman gaituenari heltzen gara askatu barik. 


Korapilo hauetatik askatzeko zera behar dugu:
  • Behar ditugun tresnak daudelakoan konfidantza eta uste sendoa. “Zer (bai) dugun eta zer (bai) mugitu dezakegun”, galdetu.
  • Gure benetako beharrak zeintzuk diren eta behar horiei erantzuteko tresnak, zeinek gure eskuan jada ditugun edo gutxietsita dauden, aurkitzeko ahalmen sortzailea. 
  • Talde eta bakar ekimena, gizarte bezala ditugun beharrei erantzuna emateko, “duguna” mugiaraziz.

Gure sormen gaitasunetik jaiotzen diren egiteko modu berrien garapenean parte hartu nahi dugu, zeinek bizitzari edertasuna eta armonia ematen dioten. “Artlivingmakers-ak” izan nahi dugu. Nola izan gaitezke Gizakiak azaleratzeko prest dituen nahiak ikusiarazteko, sustatzeko eta bultzatzeko, gai?

“Artearen Aroan bizi”, Ametsak Martxan II. Nazioarteko Unconference-aren bitartez jada ditugun ahalmenak agertu, gaur egungo egoerak eskeintzen dituen aukerak ikusiarazi, eta hiritargoa, kemenaz, ilusioaz eta esperantzaz gogor ekiteko mobilizatu, nahi ditugu. Hiritargoaren aberastasunari, nabaria eta ukiezinari, garrantsia emanez. Gutxien ikusten, haintzat hartzen, zabaltzen eta gozatzen dugun aberastasun ukiezinari bereziki.


2. Unconference-aren helburuak

2.1. Helburu orokorra

Gure bizitzan “Artea” nola egiten dugun jakintza erreztu eta bultzatu, gogoz beteriko gizartea sustatzeko, sortzailea eta gizartearen eta norberaren eboluzioarekin konprometitua.

Horrela hiritargoan kreatibitateari, sentsibilitateari, gauzak ondo egitearen beharrari, komunitateari norberaren ezagutza ematearen konpromesuari irekitako kultura oso bat garatu, eta, aldi berean, duen, hartzen duen eta gozatzen duen aberastasunaren bidez esker oneko kultura izan dadin.

2.2. Helburu espezifikoak
  1. Ingurugiro sozial eta kulturalaren ezaugarrien hausnarketa sustatu, eta etorkizunarekin konprometitutako gogo handiko hiritargo parte hartzailea bultzatuz.
  2. Pertsona bakoitzak barruan daraman “Arte”-aren ezagutza sustatu, hiritargoaren ahalmen sortzailea eta sentsibilitatea bultzatzeko eta onartzeko, baita gizartearen zerbitzura jartzeko motibazioa gehitu ere. 
  3. Hirtargoaren artean tolerantzia eta elkar aditzea lagundu, aniztazun kulturala errespetatuz eta sustatuz, elkarrizketa interkulturala bultzatuz, komunitatearen eboluzioaren konpromesua bizituz.
  4. Osatzen dugun gizartearen eboluzioa bultzatzeko norberaren eboluzioaren antzematearen garrantzia indartu.
  5. Erabakitzen dugunarekin eta egiten dugunarekin, eta nola egiten dugun, gizartean dugun eragin eta arrasto ahalmena ezagutu eta indartu, gure bizitzaz “Artea” egiteko ahalmena sustatuz.
  6. Gizartearen Transformazioarekin konpremetituta dauden Pertsonen eta Erekundeen mugimendu sozialaren azaleratzea eragin eta ikustera eman.

3. Nori zuzenduta

Hiritargoari orokorrean, BERE gizartea hobetzeko irrika duten pertsonei, eta gizarte bihozberagoa, zabalagoa eta iraunkorragoa eragiten duten beste egiteko moduak ezagutu nahi duten pertsonei.

Erakundeetan, Organizazioetan, Enpresetan, Hezkuntzan, eta hiritar parte hartze mugimenduak eraikitzen lan egiten duten pertsonei.

Bere biziaz “Arte” egiteko ahalmena azaldu eta indartu nahi duten pertsonei, bere gizartearen aldeko proiektu transformatzaileak abian jartzeko.

Laguntza sareak sortu nahi dutenei, bere aktibitatea aurrera eramaten duten eremuetan ekintza transformatzaileak bultzatzeko.
Elkarrizketa sortzaileetan parte hartu nahi duten pertsonei.

“Arte”-arekin gozatu nahi duten eta “Arte”-ak duen esparru eta adierazteko modu ezberdinekin konektatu nahi duten pertsonei.


4. Azpimarratzeko zenbait gako

Hiritargoaren aldetik jaiotako eta Hiritargoari bideratutako ekimena da.

Maiz Hiritargo Parte Hartzeari deituak gara. Gehienetan Erakundeak dira parte hartzeari deitzen gaituztenak, eta hiritarrok gure proposamenak eta iritziak adierazten ditugu.

Oraingo honetan, berriro, hiritarrok hiritar bezala, gure Gizartearen garapena bultzatzeko, Hiritargoari deitzen diogu.

Unconference. Aniztazuna eta parte hartzea berdintasun moduan.

Gertakizunean parte hartzaileak tarte aktiboa eta protagonista jokatzeko nahia piztea premiazkoa da, “peer-to-peer” harremanetan parte hartzearen bidez. Berdintasun mailan.

Aniztasuna eta Edertasuna.

II. Unconference honen helburu bat, pertsonak gure bizitzaz “Arte”-a egiteko gaitasunarekin harremanetan jartzea da, gure ahalmena eta nahia ohi garatzen dugun edozein mailan.

Horregatik Artea adierazteko modu ezberdinak duten eta arlo ezberdinetan lan ekiten duten pertsonen parte hartzea oso garrantsitzua dela uste dugu. Beraien esperientziaren bidez, nola bere bizitzak garapen eta poztasun beteriko bidai pertsonalaren bidea hartu duten adierazteko, komunitateari eskeinitako zerbitzua delarik.

Halaber, Unconference-aren oinarrizko helburu bezala, “Arte”-a adierazteko modu ezberdinei tartea emango zaie, Edertasuna ezagutzeko, adierazteko eta gozatzeko guztiok bizi izango dugun ikaskuntza aukera.

Hizkuntzalaritza Anitza: pertsona bakoitzak euskaraz, ingeleses edota erderaz hitz egiteko parada zainduko da.

Pentsamendu berritzailea sustatzen duelako eta gizarte sortzailearen mesedetarako proposamen berriak garatzen dituelako hiri ezaguna, Bilboren kokapenean lagunduko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario