Antolatzaileak

1. Erakunde Antolatzaileak

1.1. LUR GOZOA, Hiritargo Kontzienterako Elkartea [www.lurgozoa.com]


Lur Gozoa 2001. urtean jaio zen irabazi asmorik gabeko Kultural Elkarte bezala, hiritargo kontzientea, heldua eta komunitatearen etorkizunarekin konprometitua garatzeko asmoarekin, Geroz eta Handiagoa den Osoko Kultura bultzatzeko eta hedatzeko.

Lur Gozoak berrikuntza sozial iraunkorra bultzatzen du, hiritargoan kontzientzia garatzearen bidez: gizartea sustatzen duten balorearen inguruan hausnarketa sakon prosezuak irekiz, hiritargo politika eta ekintzak zuzentzen dituzten kontzeptu giltzak berrituz, hiritargoaren konpromesua eta sormena bultzatuz, Erakundeek duten zerbitzu helburuari eskatuz, gure ekintzak dituzten beste emaitzei (normalean ikusten ez direnak) arreta eskatuz, aldaketa soziala bultzatzeko laguntzarako sareak sortuz. Hiritargoari zuzendutako lidergo formazio egitarauak garatzeaz gain, hiritar parte hartze prozezuetan berezitu gara, non berdintasun alorrean, arlo, sexu, adin eta jatorrizko leku ezberdinetako pertsonak inplikatzen ditugun.


1.2. MIRRA, Emakumearen Lidergorako Elkartea [www.asociacionmirra.com]


2003. urtean Bilbon sortutako irabazi asmorik gabeko Elkartea. Barne indarrean, norberaren boterearen iturri, sustatutako lidertza proposatzen du, eta emakumeak bere eboluzioan duen erantsunkizuna defendatzen du. Norberaren beharrak eta nahiak zaintzen dituen lidergoa, eta ahalmen pertsonalak estimatzen duena, gizarteari eskeintzen diren neurrian haunditzen direlarik. Lidertza honek eboluzio iraunkorra galerazten duten oztopoak apurtzen duen kontzientziaren garatze prozesua behar du.

Egiten dituen ekintzen bidez, Mirrak emakumei, iritzi eta portaera mugatuak ikusteko eta gainditzeko bizkortzen duten gune eta metodologiak eskeintzen ditu, begirada zabal bat garatzearen bidez ekintzan jartzeko. Mirrak, lehentasunak esartzeko eta maila guztietan erabakiak hartzeko gizonezko eta emakumezko begiraden integrazioa sustatzen du, guztien helburuak lortzeko elkar laguntza eranginkorra bultzatuz.

Egoitza Bilbon du, www.asociacionmirra.com

Lur Gozoak eta Mirrak, Ametsak Martxan II. Nazioarteko Unconference-a , ”Artearen Aroan Bizitzen”, sustatzen dute. Proiektu hau hiritargo parte hartze proiektuak garatzearen ondorioko ibilbidetik dator, eta, Ametsak Martxan I. Nazioarteko Unconference-a, “Amets egiteko Hegoak, Sortzeko Eskuak” egitasmoaren antolaketa du aurretiko zuzena, (Bilbao, 11.11.11) (www.dreamsinaction2011.com).
2. Nazioarteko Erakunde Laguntzaileak

2.1. FENIKS, Association for Human Development and Innovative Actions (Croacia) [www.phoenixarbor.org]

FENIKS, Murter irlan, Kroazia, 2011. urtean jaiotako elkartea da.

FENIKS duen proiektu nagusia, ekintza berritzailerako eta gizaki garapenerako nazioarteko Erdigunearen sorrera da, zein 2014. urterako Murter irlan eraikiko den.

Erdigune hau nazioarteko unibertsitate campus batek eta Berrikuntza Sozialerako Laborategi batek osatuko dute. Erdigunearen helburua irlan garapen berritzailea bultzatzea da, bertako komunitatearen eta esperientzia globalaren laguntzarekin, bere baliabideekin, bere ezagutza eta ideiekin, baita mota ezberdinetako ekintzaile eta “changemakers”- en topaleku bilakatu ere.

Aurrekoa parte hartzaileen elkarrekintza erreztuz eta elkarrekiko proiektu eta ideien burutzearekin egingo da, iraunkor ekintzailearen alorrean. Hori lortzeko lan esparruak, elkar sortzea, berrikuntza, elkarrekikotasuna, errespetua, hausnarketa osoko praktika, estetika, edertasuna eta proaktibitatean sustatutako baloreak hartuko ditu kontuan.

Erdigunean eskeiniko diren egitasmoak mota ezberdinetako mintegiak, konferentziak, hezkuntza egitarauak, ikertze egitarauak eta ekintza turistikoak osatuko dute, jada laguntzen ari diren bertoko eta kanpoko kideen parte hartzearekin.
 
2.2. CLUB OF AMSTERDAM (Holanda) [www.clubofamsterdam.com]


Club of Amsterdam-ek etorkizunari bideratutako nazioarteko think tank independientea da eta gogoko etorkizunen agertzearen bideratzean konprometitua. Esarrita dagoena baino urrutiago pentsatsera (“out of the box”) ausartzen diren pertsonak osatzen dute baita etorkizunari buruz mintzatzeaz gainera, etorkizun hori biziki sortzen lan egiten dutenak ere.

Gai nabarmenen inguruan, gertakizunak, mintegiak eta batzarrak antolatzen dituzte, eta aurkikuntza eta ekintzak publikatzen dituzte on line eta off-line komunikabideen bidez. Gizarte, zientzia eta industria mailan aktore eta katalizatzaile orokorra izatea da bere helburua. Gaur egun, 4.300 kide baino gehiago ditu munduan zehar.

Club of Amsterdam Holandan erregistratuta dagoen irabazi asmorik gabeko fundazioa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario