Bekak

Alor eta errealitate sozial ezberdinetako pertsonen asistentzia errezteko asmoz, eta horrela Elkarrizketa Sortzaileak ikuspegi desberdinekin aberasteko, beka kopuru mugatua eskeintzen ari gara. Beka jasotzen duenak, Unconference-an parte hartzeko aukera du inskripzioa ordaindu gabe.



Horrexegatik, zure egoera ekonomikoa dela eta, inskripzioa ezin ba duzu egin, gurekin harremanetan jarri. Bidali e-mail bat galdera honi erantzunez: Zergatik da garrantzitsua zuretzako "Ametsak Martxan" Bigarren Nazioarteko Unconference honetan parte hartzea?

Idatzi eta bidali e-mail bat hona: info@lurgozoa.com ; edo postaz Mirra eta Lur Gozoa-ra, Gordoniz kalea 44, 4º, dept. 5B - 48002 Bilbao.

Beka kopuru mugatua dugu, baina Unconference-an parte hartu nahi duten pertsona guztien parte hartzea erreztu nahi dugu. Sartu zure datu pertsonalak (telefonoa, korreo elektronikoa edota posta helbidea). Unconference-aren Antolatzaile Batzordeak egingo du hautaketa. 

Orientazio irizpideak: 
* Zure mezuaren luzera ez du 500 hitzen gainetik izan behar.
* Eskaera e-mail bidez edo postaz bidaliko da, Abenduaen 6a baino lehen.
* Erantzunak e-mail edo telefonoz jakinaraziko ditugu.
* Eskaerak Unconference-aren Antolatzaile Batzordeak ebaluatuko ditu eta erabaki guztiak behin betikoak izango dira.

Eskaera guztiak erantzungo ditugu, parte hartzeko beka eman badugu zein ez.
Mila esker eta laister arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario