Artlivingmakers


Rosana Agudo

Gizakiaren barne-garapenarekin loturiko kultura arloko usadioetan eta diziplinetan aditua eta ikerlaria da. Amets Ehulea.Bere lanak bakoitzaren sormen- eta gaitasun-iturriarekin lotzen ditu barneko esperientzia desberdinak.Meditazio Aktiborako eta Garapen Ebolutiborako Eskolaren sortzailea, Lur Gozoa Plataforma Kulturalaren fundatzailea, MIRRA Emakumearen Lidergorako Erakundearen kide fundatzailea, eta VisionToAction International School for Changemakers eta TTi -Barne Eraldaketarako Teknologia erakundearen kide zuzendaria da.Bere lanak barne-konpromisotik eta ikuspegitik eratorritako ekintza errazten du.Edertasuna lortzeko nahia transmititzen du, bizitzako esparru guztietan.
Hermes Arriaga
II. Unconference honetan parte hartzen duen Feniks, Associationfor Human Development and InnovativeActions (Murter, Kroazia) erakundearenkide aktiboa.Lortu nahi dituen kohesio sozialaren eta giza garapenaren alde aurrera egiteko ekintzaile konprometitua da, gizarte- eta ingurumen-balioa eragiten duten ekimen berriak sortuz eta horietan modu aktiboan parte hartuz.

Felix B.Bopp
II. Unconference honetan parte hartzen duen Club ofAmsterdam erakundearen sortzailea da.Club of Amsterdam etorkizunera xedaturik dagoen eta etorkizun gogokoenen adierazpena bideratzeko konpromisoa duen nazioarteko thinktank independente bat da.Ezarrita dagoena baino haratago pentsatzera ausartzen diren pertsonak (“outofthebox”) hartzen ditu barne, baita etorkizunari buruz hitz egiteaz gain, hura sortzen aktiboki parte hartzen duten pertsonak ere.


Sabine Zweig
Philippe Beaufour


Mugimendu eta meditazio, diseinu, komunikazio, norberaren ahalduntze eta coaching moduak irakasten eta partekatzen dituzte, beren inspirazioari eta pasioari dagokionez egunean eta sortzaile mantentzeko etengabeko erronkarekin.Niamaste proiektuaren bitartez, bizi-adierazpena eta -esperientzia praktikatzen eta hedatzen dute, hura moldatu, aldatu, sortu eta definitu egin daitekeen artelan bat balitz bezala, gure  gorputza ekintzak gauzatzeko oinarrizko erreminta gisa erabiliz.

Virginia Imaz
Pailazo profesionala da 1988. urtetik eta OihulariKlown antzerki-taldearen kide fundatzaileetako bat da.40 klown antzerki-ikuskizun baino gehiago zuzendu ditu, horien erdiak bere konpainiaren barnean.Klownklusioen praktikan aditua da.Dibertsiorako bide bezala ulertzen du klown jolasa, barre egiteko gonbidapen gisa.Bada zerbait magikoa, sakratua, bereziki serioa komikotasunaren lanketan. Izan ere, eguneroko hainbat dramatatik askatu eta sendatzeko oinarrizko modua da umorea.Humoreak gauza bakoitza bere lekuan jartzen du, desfokuratu egiten du tragedia, askatu egiten gaitu.Horrexegatik egiten dute klownklusiogileek komikotasunaren aldeko apustua, oso larriak eta serioak diren gaiak komunikatzeko, alegia. Bere jardunaldiek dibertsiorako aukera eskaintzen dute, baina baita hausnarketarako ere.

Jon Sarasua

Idazlea, bertsolaria, ikertzailea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da.Gainera, balio kulturaleko eta sozialeko bere sormenak bereizten diren hainbat ekimen sustatzen eta horietan parte hartzen du. Bere ibilbidean behin eta berriz agertzen dira norbanakoaren erantzukizuna, konpromisoa eta sormena, kolektibo gisa gure buruari jartzen dizkiogun erronkei aurre egin ahal izateko.Gaur egun Garabiden ari da bereziki inplikatuta, planetako hegoaldeko hizkuntza-komunitate minorizatuekin lan egiteko xedea duen erakundea, euskara eta euskal kultura garatzeko esperientziak partekatuz.
Ivan Repila

Bere gaitasunak idazle, argitaratzaile eta kudeatzaile kultural gisa erabiltzen dituen dreamer bilbotarra da.“Una comedia canalla” eta “E lniño que robó el caballo de Atila” eleberriak, eta hainbat hitzaurre eta artikulu idatzi ditu nazioko nahiz nazioarteko argitalpen eta aldizkarietarako.Poesian espezializatutako Masmédula Ediciones argitaletxearen kide fundatzailea da, eta haren bidez, Sergio Oiarzabalen “Delicatessen underground”, “Bilbao ametsak” eta “Traductor de sueños por Babilonia”, Reynaldo Jiménezen “La curva del eco” eta Pere Mallénen “Batalla campal” liburuak argitaratu ditu.Kudeaketa kulturalaren esparruan, nazioko nahiz nazioarteko hainbat erakunderentzat egin du lan biltzar, topaketa, eta antzerki-, musika- nahiz dantza-jaialdien ekoizpenean, koordinazioan eta zuzendaritzan, eta horrez gain, zenbait argitalpen idatzi, zuzendu eta argitaratu ditu.

Inmaculada Martínez

Paisaista, yoga-irakaslea, tantra-irakaslea eta bizitzaren couch bat da.Enpresari eta ekintzailea.Bizizalea eta gogotsua, bizitzearen eta sortzearen gozamena helarazten du bere lanetan.Hazkunde pertsonala eta kontzientziaren garapena lantzen ditu, emakumeekin batez ere, Espainian nahiz Espainiatik kanpo, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak eta saioak eskainiz.Bikote-harremanetan eta intimitatean sortzen diren ohituretan aditua da, eta esperientziak gainditzen eta bereganatzen laguntzen du.
Mikel Alvira

Nobelagile eta poeta gisa lan egiteaz gain, zine, publizitate eta dokumentaletarako gidoiak idazten ditu, hainbat egunkari eta aldizkaritan idazteaz gain.Bere jarduera emankor eta ugaria azpimarratu behar da, baita artea gune desberdinetan islatzeko duen sormena ere, egunerokotasuneko bitarteko desberdinak erabiliz.Bere azken eleberrien artean, “Llegará la lluvia”, “Elmarque te debía” eta "En la tierra de losnombrespropios" ditugu.
Iñigo López

Abeslari, konpositore eta multi-instrumentalista bilbotar honek ez du etiketez ulertzen, eta bere arimaren adierazpenerako bitarteko magiko gisa hartzen du musika, estilo itxien berezko adierazpen-mugak alde batera utzita.Gaur egun Quaoar musika-bandaren liderra da, Bilbao Hiria lehiaketaren 24. edizioa irabazi duen taldea. Gainera, James Room&WeirdAntiqua taldeko bateria-jotzailea eta ekoizle artistikoa da.
 
Cristina Lindegaard
Nazioan nahiz nazioartean prestakuntza-programak eskaintzen dituen flamenko-dantzaria eta dantza-irakasleada.Gaur egun, “Flamenco para elAlma” proiektuan ari da lanean, eta haren bitartez, norberaren sustraiekinlotzeko bitarteko gisa sustatzen du dantza, bizi-adierazpen garbiagoa eta koherenteagoa sortuz.

Belén Maya
Librea, sortzailea, ausarta, geldiezina, irekia, Belén Mayak flamenkoaren aurrerabidea islatzen du  Etengabe berritzeko eta erronka berriak bilatzeko asmo horrek neoklasikotik gaur egungora bultzatu du.  Baina etiketatu ezin horrek ez du kezkatzen. Flamenko-dantzarien alaba izanik, Madrilen ekin zion bere heziketari, eta dantza klasikoa, hindua eta gaur egungoa jorratuz Italian, Alemanian eta Ingalaterran egindako egonaldietan osatu zuen; horrek guztiak flamenko-dantzari aparta bilakatu du Belén Maya, tradizioa eta klasizismoa nahiz modernotasuna eta gaur egungo estetika maila berean uztartzen dituela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario